Atleta arrasatearrek lan bikaina Espainiako txapelketan

Arrasateko pertika jauzilariek goreneko mailan daudela erakutsi zuten asteburuan. Bartzelonan jokatu zen Espainiako maila absolutuko txapelketatik hiru domina ekarri zituzten etxera.

4,11ko saltoarekin Maialen Axpek bigarren postua eskuratu zuen eta Malen Ruiz de Azuak hirugarrena. Istar Dapenak berriz, brontzezko domina eskuratu zuen. Marka pertsonala egiteaz gain Gipuzkoako errekorra berdindu zuen Dapenak 5,31 metroko saltoarekin. Bestalde, Iñigo Uribarrenek zazpigarren postua lortu zuen jauzi hirukoitzean 15,55eko saltoarekin.

Erlazionatuak

Maialen Axpe bigarren eta Malen Ruiz de Azua hirugarren, Espainiako txapelketan

Arrasate

Biek ala biek egin dute 4.11ko saltoa, baina, Axpek, lehen saiakeran gainditu du 4.01eko muga eta berak jantzi du zilarrezko domina. Carla Franch i...
Brontzezko domina eskuratu du Istar Dapenak Espainiako txapelketan

Arrasate

Bartzelonan jokatzen dabiltzan Espainiako Txapelketa absolutuan egin du hirugarren eta brontzezko domina eskuratu Istar Dapena pertika jauzilariak....

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.