Brontzezko domina eskuratu du Istar Dapenak Espainiako txapelketan

Mirari Altube Arrese 2017ko uztailaren 23a

Bartzelonan jokatzen dabiltzan Espainiako Txapelketa absolutuan egin du hirugarren eta brontzezko domina eskuratu Istar Dapena pertika jauzilariak. Marka pertsonala egin du, gainera, eta Gipuzkoako errekorra berdindu 5,31 metroko saltoarekin.

Dapena "pozik" agertu da lortutako dominarekin eta taldean egindako lanaren emaitza izan dela adierazi du sare sozialen bitartez. Hainbat lagun eskertu gura izan ditu, besteak beste Jonathan Perez entrenatzailea eta Malen Ruiz de Azua entrenamenduetako laguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak