Maialen Axpe bigarren eta Malen Ruiz de Azua hirugarren, Espainiako txapelketan

Biek ala biek egin dute 4.11ko saltoa, baina, Axpek, lehen saiakeran gainditu du 4.01eko muga eta berak jantzi du zilarrezko domina. Carla Franch izan da onena, 4.21eko markarekin.

Bartzelonan jokatutako absolutu mailako txapelketan, Arrasateko bi atletak egon dira. Axpek 3.76an hasi du txapelketa. Lehen saiakeran gainditu ditu 3.76, 4.01 eta 4.11. Ruiz de Azuak aldiz, 4.01eko mugan hasi du txapelketa eta kosta egin zaio marka hori gainditzea. Hirugarrenean lortu du. Baina, lehen saltoan gainditu du 4.11.

Axpek eta Ruiz de Azuak ere ahalegina egin dute 4.21eko altuerarekin, baina, huts egindute hiru saltoetan. Eta, altuera horretan, utzi du marka Carla Franch txapeldunak.

Erlazionatuak

Brontzezko domina eskuratu du Istar Dapenak Espainiako txapelketan

Arrasate

Bartzelonan jokatzen dabiltzan Espainiako Txapelketa absolutuan egin du hirugarren eta brontzezko domina eskuratu Istar Dapena pertika jauzilariak....

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.