ALBISTEAK

Artgazki elkartekoek banatu dituzte sariak eta erakusketan batutako dirua

Imanol Beloki 2016ko otsailaren 1a

Arrasateko Artgazki elkartearen Udazkena Debagoienean izeneko erakusketa ikusgai izan da Kulturateko klaustroan hamabost egunetan. Bertan, hainbat argazkilariren argazkiak koadrotan ikusteko, zein erosteko aukera izan da, eta batutako dirua Aspanogi elkartearentzat joan da.

Guztira, 1.350 euro batu dira saldutako argazkiekin, eta guztia Gipuzkoako haur minbizidunen Guraso Elkartearentzat joan da. Erakusketaz gain, lehiaketa ere egin zen Kulturaten ikusgai egon diren argazkiekin, eta hauek izan ziren sarituak; Lehen saria Anibal Carmonak eroan zuen, bigarrena Aritz Gordok eta hirugarrena berriz, Xabier Rezabalek. Aspanogi elkartekoak, eta Artgazki elkartekoak oso pozik geratu dira ekimenak izan duen arrakastarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak