Hamabost egunetan izan da ikusgai Artgazki Arrasateko Elkartearen Udazkena Debagoienean izeneko erakusketa Kulturateko klaustroan. Gaur, zapatua, arratsaldean itxiko dute eta goizean jaso dute, Maria Ubarretxena alkatearen eskutik, hiru irabazleek sari bana. Aspanogiko (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea) ordezkariek ere pozik hartu dute erakusketan saldutako argazkiekin batutako 1350 euroko txekea.