Lehen hiru laurdenak berdinketarekin amaitu dira (18-18 / 39-39 / 55-55) eta azkenengoan desorekatu da berdinketa Easoren alde. Emozioa izan da azkenera arte; hiru segundoren faltan zornotzarrena zen baloiaren jabetza, baina baloia jokoan jartzeko denbora larregi erabili duenez jabetza galdu dute. Akats larria, zalantza barik. Amaieran, Easo 71-68 Zornotza.
Ezustekoa eman du Easok, izan ere, Euskal Kopa irabazteko lau hautagaietatik EBA ligan arituko den talde bakarra da. Hau da, gainerako hiru taldeek Zilarrezko Mailan jokatuko dute 2014-2015 denboraldia.
Finalerdien gaineko informazioaren berri izateko hemen klikatu.