Bigarren zatian orekatuago egon zen lehia baina bergararrek ezin izan zuten ezer egin: "Defentsan ahul ibili ginen, hor egon zen porrotaren gakoa. Gainera, gure atezainak ez zuen egun onena izan eta erasoan ere hainbat akats egin genituen. Aurten gola egitea kosta egingo zaigu, ondo landu behar dugun arloa da", adierazi du Josetxo Muniategi entrenatzaileak.