Azpeitiko Sanmic ISB eta Easoren arteko finalerdian donostiarrak hasieratik jarri ziren aurretik. Lehen bi laurdenetan Easoko entrenatzaile Gotzon Arrietaren jokalariek hirukoetan erakutsitako eraginkortasunak aldea eman zien donostiarrei –12 eta 15 lehen laurdenean eta 35-41 bigarrenean–. Hirugarren laurdenean heldu zen azpeitiarren erreakzioa eta aldea murriztea lortu bazuten ere, azken laurdenean izandako beheraldiak aukera barik utzi zituen. Amaieran, 69-77.
Hutsarte bat inflexio puntu
Bigarren finalerdian Araberri hasi zen agintzen baina Zornotzako entrenatzaile Mikel Garitaoinandiak eskatutako hutsarte bat inflexio puntua izan zen. Arabarrak 10-14 irabazten ari zirela hutsartearen ondoren 20-2ko partziala lortu zuten zornotzarrek eta atsedenaldira 43-34 joan ziren irabazten. Bigarren zatian arabarrak ondo hasi ziren baina minutuak aurrera egin ahala indarra galtzen joan ziren. Amaieran, Zornotza jaun eta jabe: 86-67.