Markagailuan atzetik erretiratu ziren aldagelara, eta bigarren zatia hasteaz batera iritsi zen arratsaldeko bigarren kolpea: oñatiarrak haserre arazi zituen penaltia (0-2).
Amore eman barik
Oñatikoek ez zuten amore eman, eta 59. minutuan Aimar Lizarrak buruz 1 eta 2koa lortu zuen eta oñatiarrak partiduan sartu ziren berriro.
Hortik aurrera Aloña nagusi izan zen zelaian, eta norgehiagoka berdintzeko nahikoa meritu egin zituzten, bai joko aldetik, eta baita izandako gol aukerengatik ere. Azpimarratzekoak Asier Ugartek zutoinera botatako jaurtiketa, oñatiarrei baliogabetutako gola, eta azken minutuan Unai Uribetxeberriak egindako errematea –langa gainetik joan zen. Azkoitiarren atezain Badiolak ere geldiketa bikainak egin zituen, horrenbestez, ezintasuna oñatiarren artean. Kontuak kontu, Oñatikoek gehiago merezi izan zuten, baina puntu bakarraz jarraitzen dute.