"Palmerakuon asmoa Bergarako zein inguruetako mendi bizikleta zaleei ibilbide polit bat erakustea da, bidetxur eta basoetan barrena bizikletan disfrutatzeko aukera eskainiz. Horrela, guk beste herri batzuetako martxa eta ibilbideetan ezagutu eta dastatzen dugun era berdinean, guk geure bazterrak erakutsi nahi ditugu". Asmo horrekin elkartu dira gaur 150 lagun inguru. Eta ondorengo ibilbidea egin dute bizikletekin: Agorrosin, Basalgotik Azkonabieta, Goimendi, Karabieta, Goikomendi, Elgeta Asenzio, Koroba, Gaittao, Gurutzia, Agarre, Surra, Artabila, Agorrrosin.
Aldi berean, asmoa zen martxak irauten zuen bitartean Bergaran gaixotasun mitokondriala aztertzeko beharrezkoa den dirua batzeko zozketak saltzea.
Antolakuntzakoak pozik
MBT taldeko Bikendi Lazkanok hauxe esan du: "Ez genituen hainbeste partaide espero eta guretzat poztasun handia izan da". 150 bat laguneko taldea elkartu zen eta ez zen inongo ezbeharrik egon. "Eskertzekoa da erakunde, baserritar eta kolektibo ezberdinek eskaini diguten laguntza eta esan beharra dago partaideek lore asko bota zizkigutela amaieran. Guretzat, hori da jaso ahal dugun saririk onena".
Txartel guztiak salduta
Zozketan ateratako txartel guztiak salduta, oso pozik ziren bai antolakuntza eta baita Ikerren familiakoak ere. "Oso polita izan zen Markel Irizarren presentzia; eta eskertzekoa da parte-hartzaile guztien ekarpena gaixotasun mitokondrialaren ikerkuntzaren alde egiteko".