ALBISTEAK

Itxi ditu ateak Uretz tabernak, berriz esleitu arte

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 28a

Gustuko txoko bilakatu da Uretz taberna aretxabaletarrendako, erretiratuendako, umedun familiendako zein gazteendako. Lorategi polita dauka inguruan eta lasaitasun bila joan dira asko. Ia urtebete egin du zabalik eta orain itxi egin ditu ateak, berriz esleitu arte.

Debatea elkarteak kudeatu du Aretxabaletako Uretz taberna azken urtean; hain zuzen ere 2025eko abuztuaren 12an zabaldu zituen ateak. Urtebete pasatakoan kontratuarekin ez jarraitzea erabaki du, eta hortaz, Udalak lizitazio berria egingo du. Bien bitartean, baina, hilabete eta erdi gutxienez, itxita egongo da.

Uztailaren 26a, domeka, izan da irekita egon den azken eguna. Urtebete honetan herritarrek hartu dute ohitura bertara joateko, ez bakarrik, adinekoek, baita gaztetxoek eta helduek ere, eta erabiltzaileek penaz daude tabernaren itxiera. 

Lizitazio prozesu berriak iraun bitartean itxita egongo da, hilabete eta erdi inguru. Bitartean hobekuntza lan batzuk egingo dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak