Uretz taberna lizitaziora atera du Udalak

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 23a

Uztailaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran onartu zuten –EH Bilduren aldeko botoekin– Uretz taberna lizitaziora ateratzea. Izan ere, urtebetez haren ardura izan duen Debatea elkarteak kontratuarekin ez jarraitzea erabaki du. Lizitazio prozesuak iraun bitartean itxita egongo da, hilabete eta erdi gutxienez.

2025eko abuztuaren 12an zabaldu zuen taberna-jatetxea Debateak urtebeterako ardura hartuta –beste bi urtez luzatzeko aukerarekin–. Baina urtea arrimatzeaz bat kudeaketarekin jarraitzeko asmorik ez zuela jakinarazi zion Udalari eta kontratua ez luzatzeko eskaera egin. "Udalak bazuen aukera Debatea jarraitzera derrigortzeko, lizitazio berria irten bitartean. Baina haiek entzun eta gero, elkartearen egoerari kasu egin eta derrigortasun hori ez aplikatzea erabaki zen", azaldu du Gari Iturbe alkateak. Lizitazio berria bideratuta dago eta berrikuntza bat ere sartu dute pleguetan: 65 urtetik gorakoentzat jantoki zerbitzua izatea astelehenetik egubakoitzera bitartean. 

Uretzek ateak itxiko ditu uztailaren 26an eta lizitazio prozesuak iraun bitartean, irail erdira arte behintzat, ez da irekiko. Bien bitartean egokitzapen lan batzuk egingo dituzte, tabernako oihartzuna murrizteko panel batzuk jartzeko, esaterako.

EAJren Udal taldea ez zen bat etorri Udal gobernuarekin. Jeltzaleen ustez, "erabat onartezina" da zerbitzua hilabete eta erdi itxita egon behar izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak