HEMEN DEBAGOIENA

'Kuartela herrira!' ekimena abiatzear

Mirari Altube Arrese 2023ko urriaren 11

Kuartelean elkartzen diren sortzaileek Kuartela herrira! ekimena antolatu dute egiten dutenaren berri herritarren artean zabaltzeko. Hala, urriaren 14an hasita, hainbat kontzertu izango dira herriko gune ezberdinetan. Gainera, hilaren 28an kaleratu berri duten Kuartela diskoa aurkeztuko dute.

Hona hemen egitaraua:

Urriak 14

  • Poteo musikatua: 13:00, Urbaltzetik abiatuta.
  • Bazkaria: 14:30ean, kuartelean.
  • Kontzertuak:
    • 16:00: Jo ta Be, kuartelean.
    • 19:00: Los del Garaje, Orlyn.
    • 20:00: Kaparrak, Ezkutun.
    • 21:00: Youth United, Arlutzen.
    • 00:00, DJ Karapaixo, Urbaltzen.

Urriak 21

  • Kontzertuak: Orei, Berandu baino lehen eta Hiru leño; Portasol inguruan.

Urriak 28

  • Diskoaren aurkezpena; Mitarte kalean.
  • Kontzertuak: Bixentak, Txerrikumeak, Eten eta BRGS & Margu Mission; Mitarte kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak