Sarek antolatutako Izan bidea ekimenaren barruan asteburuan hainbat hitzordu izan dira Debagoienean. Egubakoitzean, Bergaran, elkarretaratze ibiltaria egin zuten iluntzean, eta Arrasaten, domekan eguerdian Kurtzitxikin talde argazkia ateratzeko batu ziren. Zapatu goizean berriz, Aretxabaletako sarek Urkulun antolatu zuen poliki-poliki kilometroak batzen joateko ekimena. Aretxabaletan esate baterako, Mirari Irure, Sareko kideak hartu zuen hitza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.