'Izan bidea' ekimenak Urkulun ere pilatu ditu kilometroak

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 30a, 17:06

Sarek antolatutako 'Izan bidea' ekimenaren barruan aretxabaletar koadrila batu da gaur Urkulun. Euskal presoen aldeko ekimenak hiru milioi kilometro pilatzea du helburu, eta Urkuluko urtegiari itzulia emanez dagoeneko egin dituzte kilometro batzuk. Hala, aurretik, Otalora parean egindako agerraldian Garikoitz Garcia preso aretxabaletarraren egoera salatu dute. 

Guztira hogei lagun batu dira gaur goizean, lehenengo orduan, Izan bidea ekimeneko hiru milioi kilometro pasatxoei koska bat kentzeko helburuarekin. Babes neurriak hartuta, eta distantziak zainduta, lehenengo agerraldia egin dute Otalora eraikinaren parean, eta hor Mirari Irurek deialdia egin dio gizarteari, esanez, preso eta iheslarien auziari behin betiko konponbidea emateko ezinbestekoa izango dela jendartea aktibatu eta aniztasuna batzea. Eta, horrekin batera Garikoitz Garcia izan dute gogoan, espetxean dagoen azken preso aretxabaletarra.

Talde erretratua egitearekin batera martxan jarri dira, denek zutelako helburu berbera –Urkuluko urtegiari itzuli bat ematea– baina denek ez zutelako izerdia berdin bota behar. Lehenengo irten direnek oinez egin behar zuten itzulia, ondoren korrikalariek hartu dute erreleboa, patinatzaileak joan dira gero, eta azkenik, txirrindulariak abiatu dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak