Prestatutako egitarauaren bitartez gazte boterea aldarrikatu gura dute, "hilabetetan egindako lanak erakusten duelako antolatuz gero posible dela".
Kontzertuei dagokienean, zehazki, herriko musika talde eta DJek leku nabarmena izango dute aurtengo jaietan. Eta aipamen berezia egin diote indarkeria sexista, arrazista eta homofoboei aurre egiteko Asanblada Feministak osatutako protokoloari.