Nobedadeak
Aurtengo egitarauan hainbat nobedade nabarmentzen dira. Abuztuaren 14an, besteak beste, ur puzgarriak eta Bidasoako erraldoi eta buruhandien konpartsa izango lirateke berritasunak. Abuztuaren 16an, berriz, euro bateko txartelak banatuko dira ekintzetan parte hartu duten haurren artean eta herriko hainbat gozoki dendetan gastatu ahal izango dute. Azkenik, abuztuaren 17an, animaliekin jolasak ordu erdi aurreratu dira sokamuturrarekin batera ez izateko. Horrez gain, beste urte batzuetan egin izan den ekintza bat berreskuratu nahi izan dute aurten, suzko zezena hain zuzen ere.
Kontzertuak
Hiru kontzertu azpimarra daitezke aurtengo egitarautik: hilaren 15ean Ebri Knigth eta Anita Parker-ek eskainiko dutena gaueko 22:30etatik aurrera eta hilaren 16an, En Tol Sarmiento-k eskainiko duena.
Aurrekontua
Aurtengo aurrekontuan 10.000 euro gehiago (85.595,15 euro) izan dituzte jaiak antolatzeko. Gainera, kontuan izan behar da, aurtengoak legealdi honetako azken Andramaixak izango direla.