Barrutik bizitzeko zein kanpotik ikusteko, apartak

Txomin Madina Milikua 2018ko ots. 11a, 14:18

Aretxabaletako Aratusteetako desfilea, behintzat, errespetatu du euriak. Eguerdi partean desfilerako gertu zeuden kuadrillak Durana kalearen hasieran, eta kale bazterrean ere herritar mordoa batu dira. Eta beste behin, ikusgarria izan da desfilea: Gorriti eta bere animaliak; txalupak eta arraunlariak; UDAkoak, 50eko hamarkadako jantziz mozorrotuta Vespak ere aldean zituztela; abesbatza erlijioso bat; igerileku ibiltaria... Aratusteak bereziki maite dituzte aretxabaletarrek, eta argi geratu da hori beste behin gaurkoan.

Mozorro lehiaketari dagokionez, honako hauek izan dira irabazleak:

Hamasei urtetik azpikoen maila

  • 1.- Igerilekuaren inaugurazioa
  • 2.- Marrazki bizidunak
  • 3.- Lasterketa autoak
  • 4.- Sumo taldea
  • 5.- Deabrutxoak

Helduen maila

  • Adin ezberdinetako taldea: Verano Azul
  • Originaltasuna: Medusak
  • Kale animazio onena: Castellersak
  • Muntaia onena: Rafting taldea
  • Bikote onena: Mariscos Recio (Elortondo aita-semeak)

Apaindutako balkoi onena

Durana kañleko 40. atartekoa, Etxeandiatarren balkoia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak