Herriko pilotalekua izan da elgetarren gaurko bilgune. Eguraldi txarrak eraginda, bertan ospatu dituzte Aratusteak. Eta dantza izan dute hotzaren kontrako erremedio. Gainera, era guztietako mozorro-jantziak ikusi ahal izan dira: zezenketariak, flamenkoak, piratak, buru barikoak...