Bergararrek era guztietako mozorro-jantziekin egin diete harrera Aratusteei

Iker Oñate 2018ko ots. 10a, 17:42

Bazkaldu aurreko orduetan girotu dira Bergarako kaleak; era guztietako mozorro-jantzien erakusleiho bilakatu da. Eguraldi kaskarrari kontra eginez, giro paregabea nagusitu da herrian. Besteak beste, batukada doinuak izan dituzte gozagai. Ostean, hainbatek Aranzadi Ikastolako gimnasiorako bidea hartu dute, herri bazkaria egin dute-eta bertan.

Aratusteetako egitarauan azken orduko aldaketa bat egon da: osasun arazoengatik, Tximeleta taldeak ezingo ditu arratsaldeko eta gaueko kontzertuak eman. Beraien partez, Xabi Solano eta DZ arituko dira San Martin plazan, 22:30ean hasita.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak