Dantzarako leku izan da Antzuola Aratusteetan

Iker Oñate 2018ko otsailaren 11

Dantza eginez ospatu dituzte Aratusteak antzuolarrek. Bada, adin guztietako jendeak jardun du eskolako kantxa estalian, Euskal Herriko –eta Antzuolako– dantzak eskainiz. Besteak beste, Baztango esku dantza, arku dantza eta Antzuolako sorgin dantza izan dituzte gozagai bertaratutakoek. Eta eguraldiak izan du eraginik egitarauan: bertan behera geratu da dantza erakustaldiaren aurreko kalejira.

Erlazionatuak

Aratusteak Antzuolan

Iker Oñate 2018 ots 11 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak