Grease pelikulatik irtendakoa zirudien kuadrillak botatako txupinazoarekin hasi dira Aratusteak Arrasaten. Eguraldi txarrari aurre egin eta, beti ere errespetuz, ondo pasatzeko deia egin dute. Eta halaxe, egun grisari kolorea jarriz eta festaz gozatzeko asmoarekin irten dira herritarrak desfilean. Aita Santuak eta Munilla gotzainak ere ez dute hutsik egin nahi izan Arrasaten.
Eguerdian jakinarazi ditu txupina bota duen taldeak, plazan, mozorro erakustaldian parte hartu dutenen artean banatu diren bost sarituak zeintzuk izan diren. Gizonezko onenaren saria, bizkar gainean hartza zeraman ehiztariarentzako izan da; emakumezko onenaren saria, sagua eta honen tranpaz mozorrotu den bikotearentzako; gazte kuadrilla onena, koloredun txipiroiz mozorrotu den neska taldearentzako; karroza originalena, Musakolako suhiltzaileena izan da; eta azkenik, kuadrilla onenaren saria, Locomia taldeak eskuratu du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.