Atzo, Zuhaitz Eguna ospatu zen Aretxabaletan, eta oso erantzun ona izan zuen. Aretxabaletako plazatik abiatu ziren herritarrak, eta handik Untzillara bidean dagoen autopista azpiko lursailera joan ziren. Gurasoak umeekin batera oinez igo ziren, eguraldi bikainarekin, eta aitzurrak eta landareak hartu ondoren, 150 zuhaitz inguru landatu zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.