Leku berezira joan dira zuhaitzak landatzera, Anabel Diez Aretxabaletako udaletxeko teknikariaren esanetan: "lursail handia dagoen lekura etorri gara, eta autopista azpian landatzea esanguratsua izan da. Bestalde, umeei zuhaitzak landatzea zer den erakustea dugu helburu, eta ekintza sinbolikoa izan arren, jende asko gerturatu da".
Umeak landatzen ikasten
Diputazioko Arizmendi mintegitik, eta landaketa taldetik 150 zuhaitz inguru ekarri dituzte egunerako, besteak beste: haritzak, urkiak, artiak eta gorostiak. Gurasoak zuloak nola egin erakusten ibili dira txikienei, eta umeak aldiz, poz-pozik sartu dituzte landareak bertan. Zuhaitzak landatu ostean, hamaiketako ederra eginaz eman diote amaiera egunari.