Edukiontzi bidezko bilketa sistemaren alde agertu dira sozialistak

Domekan gaikako hondakin bilketa sistema aukeratzeko egingo den galdeketari babesa agertu dio Aretxabaletako PSE-EE alderdiak, baina argitu gura izan du sozialisten esku egonez gero "honez gero kenduta" legokeela atez atekoa". Herritarrei galdeketan parte hartzera dei egin die, eta edukiontzi bidezko bilketa sistemaren alde bozkatzeko eskatu.

Aretxabaletako hondakin bilketa sistema berrikusteko orduan sozialistak "beti egon direla hitz egiteko eta negoziatzeko gertu" jakinarazi dute "herritarrek argi eta garbi" esaten zietelako "ez zutela gura atez ateko sistema". Udal eta Foru hauteskundeetako programan atez atekoa "kentzeko konpromisoa" hartu zutela diote, eta edukiontzi bidezko sistema berria jarri: "Atez atekoa zikinagoa da, deserosoagoa, ez da osasungarria eta %20 garestiagoa; baina gainera, aretxabaletarrak hori inposatzearen aurka mugitu ziren. Birziklatzea bai, baina kostuak igoko ez zituen, erosoagoa eta garbiagoa zen eta edukiontzi itxi bidez kalean ondo antolatutako sistema bat gura zutenen aldetik 1.700 sinadura baino gehiago jaso ziren", diote.

Kontzientziazioa eta erosotasuna

Eta gaineratu dute: "Hondakinen kudeaketan zentzuz jokatzearen alde agertu gara beti sozialistok Aretxabaletako kaleetara edukiontzien itzulera bultzatuz". Horregatik domekako galdeketan PSE-EEk atez atekoa kentzea babestuko duela berretsi dute, eta edukiontzi bidezko sistemaren alde apustu egin hondakinak jasotzeko "sistemarik onena" delako. Era berean, birziklatzearen beharrarekin kontzientziatzeko "herritarrekin lan egitearen alde" agertu da baina "inposiziorik gabe". Eta "giltza" non egongo den zehaztu dute: "Seguru gaude, kontzientziazioa batetik, eta erosotasuna bestetik, giltza izango direla gaikako bilketak izango duen igoeran. Horregatik, galdeketan parte hartzera dei egiten diegu herritarrei eta edukiontzien sistemaren alde bozkatu".

Erlazionatuak

"Bosgarren edukiontzia jartzeko" botoa ematera gonbidatu ditu EAJk aretxabaletarrak

Aretxabaleta

Aretxabaletako EAJk uste du herritar gehienek etxeko zaborrak biltzeko atez ateko sistemaren "aurkako jarrera" erakutsi zutela kontsulta loteslea e...
Helburuak betetzen badira, bi sistemak begi onez ikusten ditu Aretxabaletako EH Bilduk

Aretxabaleta

Domekako herri galdeketara begira proposatzen diren bi sistemak, atez atekoa zein bosgarren edukiontzia, begi onez ikusten ditu EH Bilduk. Udaleko ...
Birziklatze tasa %80tik "ez jaistea bermatuko dela" dio Irabazik sistema edozein izanda ere

Aretxabaleta

"Garrantzitsutzat" jo du domekako galdeketa Irabaziko kide den Luis Mariano Gomezek, eta edozein izanda ere aukeratutako sistema, %80tik gora ...
Aretxabaletako bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak desegitea erabaki du

Aretxabaleta

Bosgarren edukiontzia aldarrikatzeko orain dela lau urte sortutako Atxabalta 5. Alde Plataformak desegitea erabaki du. Herritarrei eskerrak eman di...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.