Hona Atxabalta 5. Alde Plataformaren idatzia erabakiaren berri ematen:
"Urtarrilaren 24an egiteko den kontsultan, aretxabaletarrok zaborrak biltzeko sistema erabaki ahal izango dugu. Horren harira, 5. Aldeko Plataformak gogoeta hauek egin nahi ditu:
Aretxabaletako herriari eskerrak eman, Plataforma honek egindako ekintza guztietan jasotako babesagatik. Lau urte luze hauetan, hainbat ekintza egin ditugu: firma bilketa, informazioa postontzietara helarazi, udalarekin batzarrak, hiritarrekin asanbleak… Aretxabaletako osoko bilkurari kontsulta bat eskatu zan bukatzeko.
Ekintza hauetan guztietan, aretxabaletar gehienen hurbiltasuna eta laguntasuna sentitu dugu. Horregatik guztiagatik, Aretxabaletako hiritarrak animatzen ditugu urtarrilaren 24an bozkatzera joan daitezen, eta beraien iritzia eman. Halaber, birziklapenaz gure konpromiso irmoa behin eta berriz adierazi nahi dugu, eta gure uste osoa egokiena dela 5. edukiontziaz biltzeko sistema.
Bukatzeko, gure helburuak betetzat emanda, Plataformaren banantzea jakinarazten dugu".