Futbola: Aretxabaletak bi penalti huts egin ditu Martuteneren aurka (0-0)

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urt. 25a, 18:41

Aretxabaletak ezin izan du Martutene mendean hartu. Epaileak aldeko bi penalti adierazi dizkio Aretxabaletari lehenengo zatian; hala ere, Gorka Valleren mutilek ez dute aukera aprobetxatu. Bi penaltiak huts egin dituzte. Modu horretan golik gabeko partidua izan da gaur Ibarran jokatu dutena, eta ondorioz lidergoa galdu dute.

Gorka Valle entrenatzailea pozik dago taldeak egin duen lanarekin. "Taldeak lan handia egin du, aukera asko izan ditugu eta intentsitatearekin jokatu dugu", azaldu du partidu amaieran. Lehenengo zatian oso joko ona egin dute aretxabaletarrek, aukera asko izan dituzte baina bat bera ere ez da sareetan sartu. Gainera, alde izan dituzten bi penaltiak Martuteneko atezainak geratu ditu.

Bigarren zatian ere indartsu atera dira jokalariak. Hala ere, intentsitate pixka bat galdu dute minutuak aurrera joan ahala; aldaketak eginda, baina, berriro ere partiduaren jabetza hartu dute.

Lidergoa galdu dute

Gaurko partiduaren ostean, Aretxabaleta bigarren postuan dago 41 punturekin. Ondarroako Aurrera jarri da lehenengo postuan – 4-0 irabazi dute Touring-en aurka. "Oraindik liga luzea da, 15 jardunaldi geratzen dira", azaldu du Vallek.

Zarautz-Aretxabaleta

Datorren astean Aretxabaletak Zarautzera egin beharko du bisita. "Hona etorri zirenean atzean sartu ziren; ez dakiguna da euren etxean zelan jokatuko duten", dio Valle entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak