"Partidu txarra izan da"; zioen Pablo Gartzia Ford Mugarriko entrenatzaileak partiduaren bukaeran. "Arbitroek ez dute arratsalde ona eduki baina errua gurea izan da", gaineratu du. Defentsa lan ona egin du taldeak baina elgoibartarrek jakin izan dute izan dituzten aukerak aprobetxatzen; arrasatearrek, berriz, huts egin dute gol aukeratan.
Liga oso parekatua da Ford Mugarri jokatzen ari dena eta gaur argi gelditu da hori.