Futbola: Hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Mondrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urt. 24a, 19:16

Markagailuari begiratuta, lehia samurra izan dela dirudien arren, Mondrak gogor egin behar izan du lan Beasain mendean hartzeko. Galtzen hasi dira Josu Zubiaren mutilak, baina egoerari buelta eman eta 4-1 irabazi dute 17. jardunaldiko lehia.

Gustura zegoen Josu Zubia entrenatzailea jokalariek egindako lanarekin. Hasierako minutuetan urduri egon diren arren, egoerari buelta eman eta dakitena egin dute: futbolean jokatu.

Gol politak

Etxeko taldea galtzen hasi da. Zelai erditik jaso dute gola mondragoetarrek. Baina, horri buelta emateko gauza izan dira etxekoak. Hala, lehenengo zatiko azkeneko ordu laurdena eta bigarren zatiko lehenengo ordu laurdenean joko polita egin dute arrasatearrek. Gainera, gol politak ikusi dituzte gaur Mojategin.

Zubia gustura zegoen: "Merezitako garaipena izan da", azaldu du amaieran.

Etxean indartsuak izatea

Datorren astean, berriro ere etxean jokatuko dute arrasatearrek. Etxeko partiduetan gogor egotea eta puntuak irabaztea ezinbestekoa izango da. Hori lortuz gero, lasaitasuna izango dute eta kanpoan puntuak lortzea samurragoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak