Futbola: Bergarak 2-3 galdu du Anaitasunaren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urt. 24a, 18:49

Bergarak gaizki hasi du gaurko lehia eta gaizki amaitu du. Anaitasunaren aurka 2-3 galdu dute mahoneroek etxean. Modu honetan, sailkapeneko 13. postuan jarraitzen dute 20 punturekin.

Etxeko taldea 0-2 atzetik jarri da lehenengo zatian. Mahoneroek ezin izan dute sailkapenean hirugarren tokian dagoen Anaitasunari aurre egin. Hala ere, atsedenera joan aurretik aldea murriztea lortu dute: 1-2.

Bigarren zatian, talde bakoitzak gol bat gehiago egin du: 2-3.

20 puntu dituzte

Modu honetan, sailkapeneko 13. tokian dago Bergara 20 punturekin. Kontuan hartu behar da, baina, sailkapenean atzetik duen Aloña Mendik oraindik ez duela jardunaldi honetako lehia jokatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak