Lehen Bira Ekofeministak Aramaion egin du geldialdia

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 27a

Bira Ekofeministaren lehen ekimenak Aramaion egin zuen geldialdia zapatuan. Aramaixoko Talde Feministak egindako aurkezpenean, batez ere, "lurra eta bizitzaren defentsan" jarri zuten azpimarra.

Bira Ekofeministako partaideei Santi Kurtz abadearen plazatxoko biribilgunean harrera egin ostean, Ekonomatoa bisitatu zuten. Ondoren, Sastiñan elkartu ziren guztiak. Aramaixoko Talde Feministak, batez ere, lurraren defentsari lotutako proiektuak ezagutarazteko baliatu zuen aurkezpena.

Horrez gain, kontsumo ohituren aldaketaren beharrari ere heldu zieten, aipatutako Aramaioko Ekonomatoaren bidez edo bestelako ekimenei bidez, pixkanaka, bertako eta konfiantzazko produktuen kontsumoa sustatu nahian dabiltzalako. Aurkezpenean zehar azalpenak, bideoak eta kantak ere tartekatu zituzten. Bestalde, Aramaiora etorritakoek azpimarratu zuten, ekologismoan eta feminismoan erreferente dela Aramaio.

Aramaiokoaz gain, Bira Ekofeministak beste bi geldialdi ere egin zituen. Arabako Labrazan bazkaldu zuten  eta gero Tuestan izan ziren, bertako makro-negutegiek eta tomate hidroponikoek, lurrean sortzen dituzten ondorioak ezagutzeko. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak