ALBISTEAK

Beste lur-jausi bat izan da Untzillan

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 4a

Orain dela bi aste eta pasa den astebukaeran ere, euriteen ondorioz, lur-jauziak egon zen toki berean, AHTko euste horma bat behera etorri zen-eta. Horren ondorioz Bolinburu auzunean argi barik gelditu ziren.

Horma eusten zegoen gerrikoaren zati bat erori da Untzillan, eta oraingoz ADIFek segurtasun langile bat jarri du inguruan, lur-jausiak izan dezakeen bilakaera jarraitzeko.

Aramaioko Udaletik lur-jausiarekin "arduratuta" daudela adierazi Lierni Altuna alkateak, astebukaerara begira ere eguraldi txarra eta euriteak aurreikusita daudelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak