Udalak ADIF-eko txostenaren zain jarraitzen duen bitartean Lugartegi baserriko bizilagunak etxetik kanpo jarraitzen du.
Azkeneko aste bukaeran egin duen euriaren ondorioz, lur gehiago jausi da obretako gunean eta horrek eragina izan du Bolinburu auzunean. Domeka iluntzean argi barik geratu ziren; Udalaren lehentasuna auzotarrei argia itzultzea izan da. Orain obra zibila egiten dabiltza kableak txukun uzteko.