Lurrarekin batera, euste-hormako hormigoiari eusten dioten hainbat pibote ere etorri dira behera.
Udaleko arduradunez gain, Diputaziokoak eta Sustapen ministeriokoak ere izan dira lekuan, eta baita Ertzaintza eta Suhiltzaileak ere, badaezpada. Azken horiek utzi dute lekua dagoeneko. Hala ere, prebentzio neurri gisara ingurua zigilatu egin dute, eta lekura ez gerturatzeko agindu die Udalak herritarrei, zabaldutako mezu baten bidez.
Lugartegi baserrian bizi den emakumeak ere etxetik kanpora, Untzillako landetxean pasatuko du gaua, badazpadako neurri gisa, hau ere. Astelehenera arte ez dira teknikariak etorriko, egoerak baserrian eta haren lurretan ze eragin izan dezakeen aztertzera.
Lur-jausiarekin, euste-horma gaineko zelaia hondoratu egin da apur bat zati batean, eta euste-hormatik jausitakoak trenbidea joango den plataformara iritsi dira.