Ortuariak, esnekiak, marmelada eta zukuak, ogia, ardoa eta etxean egindako garagardoa dastatzeko eta erosteko aukera egon da Lorabarri azokan. Plazaren erdigunean, ostera koloretsu eta usain gozokoa egiteko parada egon da, baina jendeak, batez ere, eguerdian erabaki du bertaratzea, eguraldi ona lagun.
Gaurko azokaren ostean, Jokin Orobengoak esan digunez, domekan Euzki okindegira eta Itturalde ortura bisita egingo dituzte eta baita umeentzako irteera, arratsalde partean.
Astea ondo joan dela ere adierazi digu Orobengoak. Jendeak gustura eta kopuru onean parte hartu duela Lorabarri astean zehar antolatu diren ikastaro eta hitzaldietan eta astelehenerako, Santiñan, egingo duten hitzaldirako ere ikuskizun daudela. Izan ere, Jakoba Rekondo izango da "Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz" liburua aurkezten. Hitzordua: 18:00ak.