Eguerdian batu da jende gehiago herriko plazara eta salerosketa ere ondo joan dela adierazi digute ekoizleek. Aramaioko produktoreen jakiak eta bestelakoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera egon da, baita moxala jatekoa ere. 2,5 euroan pintxoa, gustura baino gusturago jan dute bertaratutakoaek. Hori bai, Iñaki Arriaranek esan digunez, "ez da ohikoa, baina gero eta jende gehiagok eskatzen du".