Domekan Irimora egingo duten mendi martxa, Meaka-Irimo herri plataformaren egunotako mobilizazioen artean

Txomin Madina Milikua 2023ko abe. 28a, 15:26

Antzuola eta Urretxuko lurrei eragingo dien Trekutz parke eolikoaren proiektua dela sortutako Meaka -Irimo herri plataforma hainbat mobilizazio ari da egiten egunotan Antzuolan. Domekan Irimora egingo duten mendi martxa 9:30ean irtengo da Antzuolako plazatik, eta 11:00etan Trekutzetik. Gailurrean 12:00etan batzea aurreikusten dute.

Abenduaren erdialdera argitaratu zuten EAEko aldizkari ofizialean Trekutz parke eolikoaren proiektua, Cilda Energu SLU enpresak eskatu duena,  eta hor jasotakoaren arabera ingurumenean eragin handia izango duela salatzen dute Meaka-Irimo plataformako kideek: "Bi aerosorgailuak jartzeko egin beharreko lanek lur-mugimendu handia ekarriko dute, iturburuak eta animaliak kaltetzeko arriskua... Eragin handia izango du Antzuolarendako hain garrantzitsua den naturgunean".

Era berean, krisi energetikoaren aurrean energia berriztagarriak beharrezkoak direla, baina beste alternatiba batzuk aztertzeko eskatzen dute herri plataformako kideek: "Ikusten dugu proiektu hau azkar eta presaka etorri dela Antzuolara, herritarren iritzia kontuan hartu gabe. beste alternatiba batzuk ere aztertu egin behar direla uste dugu: plaka fotoboltaikoak, martxan dauden kontsumo taldeak... gauzka ondo aztertu behar dira".

Gauzak horrela, asteotan hainbat hitzaldi antolatu dituzte, baita bilerak egin ere. Eta proiektuari alegazioak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra arte zabalik dagoela ikusita, asteartean, San Esteban egunean, informazioa  banatzen eta sinadurak batzen ere ibili ziren. Abenduaren  31rako, urtezahar egunerako, bestalde, Irimorako mendi martxan antolatu dute.

Erlazionatuak

Trekutz parke eolikoaren proiektua argitaratu dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 abe 18 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak