Duela urte asko hasi zuten ohiturari jarraituz, Antzuolako haur nahiz helduak elkartu ziren zapatu goizean herria zeharkatzen duen erreka garbitzeko. Dozena bat herritar zeuden aurrez izena emanda, baina, azkenean, 21 lagunek hartu zuten parte erreka garbiketan. Era guztietako zikinkeria jaso zuten: begi bistan zeuden festetako edalontzi, ontzi, lata, kristalak nahiz botilak kendu zituzten, baina baita txatarra ere. Aurreko urtearekin alderatuta, zabor gutxiago jaso dutela adierazi dute parte-hartzaileek.
2022 uzt 23 Antzuola
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.