Egunak etxetik irteteko lagundu ez duen arren, ehunka pertsonak Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketarekin bat egin dute, eta, urtero bezala, irudi ikusgarriak utzi ditu. Irimora bidea guztiz lokaztuta egonda, korrikalariek gogotik sufritu dute igoeran eta kontuz ibili behar izan dute jaisterakoan. Iturbe antzuolarrak, ordea, beheranzko bidea aprobetxatu du bigarren postua lortzeko; bidea ezagutzeak mesede egin diola onartu du. Irabazleak, ostera, lasterketa osoa lehen postuan eman du. Altzola indartsu hasi da, proba irabazteko zuen aukerarik onena igoeran abantaila lortzea zen-eta, eta, hasieran lortu duen aldea ikusita erritmoari eutsi, eta Antzuolara heltzen lehena izan da. Peña oriotarrarentzat, ostera, 8 Miliak proban lehenengo aldia izan da eta ezin hobeto amaitu du.