Puntu bana Uda eta Ostadarrentzat (0-0)

Jagoba Domingo 2015ko ots. 22a, 19:19
UDAko jokalaria erasoan.

Garaipena bi taldeen eskuetan egon den arren azkenean puntuak banatu dituzte UDAk eta Ostadarrek. Sanchezen kaleratzeak partidua baldintzatu du eta etxekoak jokalari bat gutxiagorekin geratu diren arren, gogotik saiatu dira gola egiten. Bost minutu eskas egin ditu Aretxabaletako aurrelariak zelaian; izan ere, sartu bezain laster lehenengo txartel horia erakutsi dio epaileak eta bost minutura bigarren txartela erakutsi dio.

Valle entrenatzailearen arabera, bigarren zatian bi taldeek izan dituzte gol aukerak; UDAk hamarrekin jokatu arren gora joan dira eta atzean ere zuloak utzi dituzte baina ez da egon golik. Partidua urdurik hasi dute etxekoek eta pixkanaka zelaian finkatu dira eta hobeto jokatu duten arren, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak