Lehenengo zatia oso parekatua izan da; bi taldek defentsan baino erasoan ibili dira fin eta markagailuak 17-17ko emaitza erakusten zuen. Gartziaren arabera, defentsako lana ez da existitu lehenengo zatian; 17 gol jasotzea eta partidua irabazi nahi izatea ez datozelako bat.
Hori ikusita, aldagelatik bueltan atzean gogotik lan egin dute Ford Mugarriko mutilek eta lehenengo hiru-lau minutuetan partidua apurtzea lortu dute 5-1eko partzialari esker. Bigarren zatian 9 gol bakarrik jaso dituzte eta 18 egin dituzte. Gartziaren arabera, 5-1eko partzialaren ostean "ez da partidurik egon", Askartzako jokalariak erlaxatu egin dira eta ez dute askorik borrokatu. Lehia amaitu artean, lau edo bost goleko aldea mantendu dute etxekoek eta azken txanpan hori handitu dute 35-26 amaitu arte.