Tolosak hiru puntuak eraman ditu Oñatitik (1-2)

Jagoba Domingo 2015eko otsailaren 22a

Aloñako mutilak Tolosarren aurkako lehian.

Azken minutuetan jasotako golaren ondorioz puntu barik geratu dira oñatiarrak. Lehenengo zatian markagailuan aurreratu dira etxekoak, baina bigarren zatian Tolosako jokalariek buelta eman diote markagailuari. Lehenengo gola penaltiz eta bigarrena faltaz egin dute.

1-0eko egin ostean, etxekoek bigarren gola egiteko aukerak izan dituztela esan du Serranok, hala ere, ezin izan dute partidua bideratu eta tolosarrek ez dute barkatu. Lehenengoa korner baten osteko aldaratzea ondo aprobetxatua lortu dute oñatiarrek. Kanpokoek ostera partiduaren azken 20 minutuetan egin dituzte bi golak; lehena penaltiz eta bigarren faltaz, gainera etxekoak jokalari bat galdu dute falta horretan. Bigarren golaren ostean denborarik gabe geratu dira oñatiarrak eta ezin izan dute punturik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak