TMeLab Udako Eskola Irekien saioetako bat Bergaran egingo dute. Euskararentzako Hizkuntza Politika Berri baten beharraz mintzatuko dira hainbat aditu. Honakoa da egitaraua: 09:00-10:30 Euskararen bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko joerak. Hizlariak: Iñaki Iurrebaso eta Olatz Altuna. 10:30-11:00 Atsedena. 11:00-12:45 Hizkuntza politika berri baten oinarriak eta jauzi estrategikoak. Hizlariak: Jon Sarasua, Idurre Eskisabel eta Josu Aztiria. Moderatzailea: Malen Dominguez. 12:45:13:30 Modakutxoa. 13:30-15:00 Euskararentzako estatus juridiko berri baten premiaz, eta horretarako aukerez. Hizlariak: Iñigo Urrutia eta Maren Zabaleta. Izena emateko: www.telesforomonzonlab.eus.
Arrasateko hainbat sektoretako tokiko 19 saltokik hartuko dute parte eta produktuak prezio berezietan eskainiko dituzte. Gainera kale animazioa ere egongo da: 18:00 Elens River Dixieland Band eta Lindy Hop dantzariek ikuskizun ibiltaria eskainiko dute Maiatzaren Lehena plazatik abiatuta. 19:30 Eme.ki taldearen kontzertua 19:30ean, Portaloian, Arrasateko Trikitixa Eskolarekin elkarlanean.
Erguingo jaiak ospatuko dituzte iraileko bigarren asteburuan. Honakoa da irailaren 12ko egitaraua: 17:15ean, boloa, Usaetxen. 17:30ean, haurrentzako txokolate-jana, erretiratuen eskutik, Usaetxen. 17:45ean, jolasak Txatxilipurdirekin, Larrea plazan. 19:00etan, txistulariak. 19:30ean, pintxo-potea erretiratuen eskutik, LDG Rock taldearekin, Usaetxen. 22:00etan, Erguin BarikuRock, Usaetxen: Perlata eta Marte Lasarte.
Txoko Feministaren prozesuarekin jarraituko dute eta erabakitzeke dauden alderdiak landuko dituzte: nortzuk izango dira txokoaren erabiltzaileak? nola heldu gaitezke jendearengana?
San Pedro txiki jaietako lehenengo eguneko egitaraua: • 18:00 Txupinazoa.• 18:10 Bolo-boloa.• 18:15 Buruhandiak.• 18:30 Ad Libitum Txaranga.• 19:00 Nagusientzako luntxa.• 23:00 Obaneuke erromeria.
Eskola plazara ekimena antolatu du Arrasateko Trikitixa Eskolak. 18:00 Herriko plazan: Gurozuna jo, Txatxilipurdirekin jolasak. 19:30 Eme.ki taldearen kontzertua Portaloian.
Arantzazu auzoko jaietan, gaur: 18:30etan, Itxaflero jaurtiketa, jaixen hasiera iragartzeko Ondoren, patata tortilla lehiaketa (Auzoetxeko iragarki taulako zerrendanizena eman behar da). Tortillak Auzoetxean bertan prestatzeko aukera izango da eta nahi izanez gero, etxetik ere ekarri daitezke 20:00etan, tortilla dastaketa eta afari merienda (tomate entsalada, tortilla, hirughiarra, flana eta izozkia)
Bergara Hiria Emakumezkoen Eskubaloi Txapelketa jokatuko dute. Antolatzailea: BKE Eskubaloia.
Trapu Zaharrak taldearen eskutik, Azkea eta bagoaz kale-antzerkia. Euriarekin Seminarixoan izango da. Txosnaguneko egitaraua: 19:00 Txosnagunearen irekiera. 19:30 Pintxo-potea, Elikaenearen eskutik. 20:00 Aizkora Records. 22:30 Kontzertuak: Lemak, Indabe, DJ Hirukiak eta Niko&Tina. Ondoren, soka salto erraldoia.
Agorreko Andramaixak ospatuko dituzte Areantzan asteburuan. 19:00 Afari lekua prestatu. 20:00 Martin Kabarrixari ongietorria eta tantaia altxatzea, kanpai joaldiek lagunduta. 20:30 Paella-jana, aurretik izena eman beharra dago. Ondoren kantuak eta dantzaldia.
Sastiñako Musika Festibalean Colapso Rock taldeak emango du kontzertua.
San Martin auzoko jaietan, gaur: 18:58ian, Itxafero jaurtiketa 19:02an, Martintxo txerriaren subidoia 19:06an, Pintxopotea 19:08an, Txorimaloak (Jose de Azpiazu Musika eskolako musikariekin) 21:32an, kontzertuak: Lee Kore - Muzak - Ospel - 4D/49 Gabian zihar Bingua egongo da.
Eskuter topaketa egingo dute Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeak antolatuta. Irati taberna ondoan paella-jana egingo dute eta, gero, musika emanaldia egongo da.
Sentimentalismoa, melodia itsaskorrak eta ahots sakona dira Bilboko Airu bandaren hiru zutabeak.
Nhil talde aretxabaletarrak disko berria aurkeztuko du.
Udal euskaltegiko matrikula epea irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Eltziako eraikinean eskainiko da 2025-2026 ikasturtea. Bulego ordutegia: Goizez: 9:00-13:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Eskaintza: • Euskalduntze ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetakoak. • Ikastaro bereziak: zaintza, ostalaritza, merkataritza …• Oñatiko euskara
Partaidetzazko aurrekontuak jarri ditu berrizk martxan Udalak. 600.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenak gauzatzera. Irailaren 8tik 28ra egin behar dira proposamenak esku orriko galdetegia bete eta postontzietara botata. Udal webgunean sartuta ere egin daitezke.
Algorithmics programazio-akademiak 6 eta 17 urte bitarteko gazteak eta haien familiak gonbidatu ditu ate ireki berezietan parte hartzera, 2025-26 ikasturteko eskaintza eta metodologia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldia irailaren 2an eta 9an izango da GARAIA Parke Teknologikoan, eta bi egunetan programazioari eta teknologia berriei lotutako doako tailerrak eskainiko dira. Izena emateko klikatu hemen. Jardunaldiaren helburua gazteei programazioaren oinarriak hurbiltzea da, modu ludiko eta didaktikoan, eta familien zalantzak argitzea ikasturte berrian izena eman aurretik. Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik konpromisorik hartu behar. Jarduera-programazioa: 10:00-11:00 – Python (12-17 urte): programazio-lengoaia erabilienaren hastapenak. 11:00-12:00 – Visual Programming (8-12 urte): ikusizko tresnak erabilita, logika konputazionala lantzen. 12:00-13:00 – Roblox (9-12 urte): parte-hartzaileek beren jokoa diseinatu eta sortuko dute Robloxen. 13:00-14:00 – Caballero del Código (6-7 urte): programazioaren oinarrizko kontzeptuak haurrentzat egokituta. 16:00-17:00 – Inteligencia Artificial (12-15 urte): adimen artifizialaren erabilera arduratsua eta pentsamendu kritikoa.
Irakurketa talde ezberdinetan izena eman daiteke: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). IIdazketa lantegiak seigarren ikasturtea hasiko du. Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.
Erosketa eta ordainketa segurua Interneten ikastaroa emango dute irailaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea irailaren 7ra arte emailez: itxasokultura@gorbeialdea.eus. Plaza mugatuak.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Judith Puyol i Peinadoren eta Aida Valdesen i<3 Malibu baterako proiektua, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com