Europako zaldirik zaharrena den pottoka bere inguru naturalean ezagutzeko aukera Pottokalekun. Tlf: 670 27 44 61
Lizargarate Eguna gaur: 11:00etan, hamaiketakoa 11:30ean, bola-joko lehiaketa. Ostean, herri kirolak Andarto kirol klubaren eskutik 14:30ean, bazkaria; paella jana (txartelak 15 eurotan Arrano tabernan) 15:30etik aurrera, erromeria Alaitz, Gorka eta Hektorren eskutik 20:00etan, trikipoteoa Beau taldearekin Oñatiko kaleetan, Aker tabernatik hasita
San Pedro eliza gertutik ezagutzeko aukera egongo da.
Laboratorium museoko bisita gidatua egingo dute. Doakoa da.
Honako hau da egitaraua: 19:00etan, Zeuk ein zeuk jan merienda (janaria bertan egongo da). 19:30ean, bonba japoniarrak. 19:45ean, buruhandiak. 20:00etan, boloa. 21:00etan, afaria. 23:00etan, Akorde taldearekin, dantzaldia. 23:30ean, zezensuzkoa. 23:45ean, Akorde taldearekin, dantzaldia.
Irailaren hirugarren asteburuan ospatuko den Errekan Gora jaialdiaren egitarauaren aurkezpena egiteko zuzeneko kontzertu sorpresa bat izango da.
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |