Uztailaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dituzte Leintz Gatzagako udaleku irekiak.
Portasolgo jaien hasiera: 18:00 Ur-jolasak, kiroldegi parean. 19:00 Pintxo-potea, auzoko tabernetan. 19:30 Kontzertu akustikoak: Oier eta Aratz; Danel Sarasua; eta Glutenbakuak. Ondoren, radarraren kontrako II. lasterketa.
Zizkozaurre taldeak Harreman izeneko ikuskizuna eskainiko du Munibe Plazan. Euriarekin Seminarixoan izango da.
Arrasate Blues jaialdiaren baitan. Debalde.
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.