Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Heziketa digitala helburu duen Altxa Burua Elgeta taldeak batzarra deitu du hilaren 17rako, 14:30ean, liburutegian.
Herri inguruko sendabelarrak identifikatzeko hiru saio ekainean. Gidaria: Oihane Lekunberri. Antolatzailea: Elgetako liburutegia. Izena eman behar da udaletxean edo liburutegian. Ekainak 17, 16:45-18:45. LH1etik gorako umeendako. Txangoa kalera. Ekainak 18, 18:00-20:00. Gazte eta helduendako. Saioa liburutegian Ekainak 24, 18:00-20:00. Azken irteera.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, sukaldaritza ikastaroa Ozkarbi elkartean. Gidaria: Loli Ibañez.
Antzerki eskolakoen urte amaierako emanaldia izango da. Erreginaren soineko berria eta XBBSuper antzezlanak antzeztuko dituzte.
Piano ikasleen emanaldia.
Udaleku irekietako aurkezpen bilera egingo dute.
Komentuko aretoaren inaugurazioa eta han kokalekua izango duten zerbitzuen berri ematea. Herritarrak gonbidatu dituzte eta mokadutxoa eskainiko dute.
Ixotzen Koop. S.-aren Kontseilu Errektoreak erabaki du kooperatibaren Ohiko Batzar Orokorra egitea 2025.06.17an, Elgetako Udaletxeko pleno aretoan 18:30ean.
C1 ikastaroaren data: ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Ordutegia: 8:30-13:00. Ordu kopurua: 80. Ikastaroaren helburua HABEko iraileko deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da. Izena emateko datak: ekainaren 2tik 17ra, udal euskaltegian, Eltzian.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
6 eta 17 urte bitarteko gazteen pinturak ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.