Aretxabaletako pentsiodunek denboraldiko azken elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, irailean itzuliko dira. Pentsioak osatzeko euskal sisteman eskatzen dute, gutxieneko pentsioak SMIaren parekoak izatea lortzeko –1.080 eurokoak, hamalau ordainketatan banatuta–, baita gutxieneko soldatetan dagoen genero arrakala murriztea ere.
Tronboi, tuba eta bondardino ikasleen emanaldia.
Saxofoi ikasleen emanaldia.
'Cuatro paredes' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Ibon Cormenzana. Iraupena: 82 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; arrera da 4,50 euro.
C1 ikastaroaren data: ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Ordutegia: 8:30-13:00. Ordu kopurua: 80. Ikastaroaren helburua HABEko iraileko deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da. Izena emateko datak: ekainaren 2tik 17ra, udal euskaltegian, Eltzian.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
6 eta 17 urte bitarteko gazteen pinturak ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.