Parte-hartzaileak adimen artifizialaren mundura hurbiltzeko diseinatuta dagoen hitzaldia da. Horretarako, teknologia honek gure eguneroko bizitzan duen eragina modu erraz eta praktikoan azalduko du ele bietan Leire Legarretak, adimen artifiziala garatzen duen We are clickers start-up-aren CEO eta sortzaileak.
Zaintza eta etxeko langileei, eta kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua eskainiko da bi astean behin. Aurretik hitzordua hartzeko: 943779145 - 688811760 zenbakira deitu edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzi.
Gipuzkoako eraldaketa energetikorako bulegoak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta berokuntza sistemen gaineko tailerra. Izenburua: Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako. Hizkuntza: euskara. Edukiera mugatua. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea energiabulegoa@gipuzkoa.eushelbidera idatzita edo 605 75 76 87 telefonora deituta.
Agota Kristof idazlearen El gran cuaderno liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari literatura solasaldiko kideek Monica Leiva idazle eta kazetariak gidatuta.
San Joxepe elkarteko kideek 50 kilo gaztaina erre eta banatuko dituzte bazkideen artean, elkartean bertan. Edatekoa ere izango da.
Osasun mentala eta kirola lotuzko dituen mahai ingurua, Aloña Mendiren 75. urteurrenaren barruan. Hizlariak izango dira: Malen Osa Ansa –Goi-mailako kirolaria eta Aloña Mendiko kirolari ohia–, Iñaki Igartua Loidi–Kirol egokituko kirolaria eta Aloña Mendiko kirolari ohia–eta Uxue Otxoa Alberdi –Kirol psikologoa. Errendimenduaren eremuan espezialista–. Moderatzailea: Eneko Azurmendi Barrena –Goienako kazetaria–. Sarrera mugatua (aforoa bete arte). Ate irekiera, 18:45ean.
Arrasate Zientzia Elkartearen Iragana Astintzen hitzaldi zikloaren baitan La mujer y su derecho al caserío en la historia guipuzcoana. Siglos (XVI-XIX) hitzaldia, Maria Rosa Aierbe historialariaren eskutik; gaztelaniaz.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.