POZ egitasmoak gidatzen duen Nerabeak Astintzen programaren azken jaia: belaunaldi arteko ibilbide osasuntsua. Tipi tapa Oñatin zehar, hiru kilometroko ibilaldia, helduak eta nerabeak; bukaeran, hamarretakoa.
2024ko Beheko kaleko jaien hasiera eguna. 16:00 Eguraldi ona 16:15, Uretako txirrista erraldoia 19:00, Gramola DJ, Holi festa eta Bits festa. 19:30, Etxean egindako patata tortilla lehiaketa. 20:00, Unai Cantabranaren kontzertua. Garagardo dastaketa Baobeer-en eskutik
Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta mus txapelketa egingo dute. 16:30ean hasiko da, baina 16:15 arte eman ahalko da izena. Honakoak dira sariak: 1. saria: urdaiazpiko bana 2. saria: gazta bana 3. saria: kriantza ardoa, bi boteila bakoitzarendako 4. saria: urteko ardoa, bi boteila bakoitzarendako
Klarionekin, margoekin eta plastilinarekin egingo dute jolas familiek Norentzako : 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako Oharra : zikindu daitekeen arropa eraman
Antzuolako Altxa Burua taldeak antolatuta, Haurrak, nerabeak eta pantailak hitzaldia emango du Miren Rosek, gaian adituak.
Udaberriko Jostailu Truke Merkatua egingo dute Txatxilipurdik antolatuta.
Arrasate Musikaleko ikasleak.
XIII. Euspot euskarazko spot lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Aurtengo gaia da Telefono mugikorrak eta adin txikikoak.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.