Naturan Jolasean jaialdiaren bederatzigarren edizioa: 17:00etan, murala margotzea, Biteri plazan. 17:30ean, kalejira berdea, Biteritik Monterronera. 18:00etan, natura liburu berrien aurkezpena eta ekintza gidatua, Monterronen, Sua argitaletxearen eskutik. Euria bada: ekintzak Aldai parkean egingo dira.
Gazteak eta mugikorrak: zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen izenburudun hitzaldia egingo dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Altxa Burua elkarteak eta Udalak antolatu dute.
Zazpi sendabelar ukendua tailerra egingo du Garbiñe Larreak. Aurrez eman behar da izena bibliotekan.
'Zenbat lo' liburuaren aurkezpena. Haur batek kartzelarekin eta preso dagoen amarekin daukan harremanari buruzko liburua. Bertan izango dira: Iraitz Lizarraga (idazlea), Izaro Lizarraga (ilustratzailea), Nekane Txapartegi (ekintzaile, protagonista) eta Amaia Agirre (bertsotan, gidari).
Ostegun Kontalariak ekimenaren barruan, "Ganbarako ipuinak" kontatuko ditu Odei Arregik sei urtetik gorako umeendako. Maiatzaren 13tik aurrera eman daiteke izena haurren liburutegian.
Lander Garroren Faith liburua izango da mintzagai helduen euskarazko irakurleen taldean, Alaine Agirreren gidaritzapean. Han izango da idazlea ere.
Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruzkoa, Ekinen eskutik eta Aniztasun Astearen baitan.
'La venganza del campo' liburuaren aurkezpena. Egilea: Manuel Pimentel –nekazaritza-ingenieria eta zuzenbidean doktorea–. Parte-hartzaileak: Ricardo Guisado-Balanzategui –albaitaria– eta Xabier Iraola –ENBAko koordinatzailea–. Solasaldian izango dira: Manuel Pimentel, Xabier Iraola, Batis Otaegi –Oñatiko artzain eskolako zuzendari ohia– eta Andoni Altuna –Gipuzkoako baso elkartea–. Moderatzailea: Xabier Mugarza.
19:00etan, argazki zaharren proiekzioa 19:30ean, Andaluziako produktuen dastatzea
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Arrasaten hainbat alditan izan diren Lie Detectors gipuzkoarren kontzertua Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
'Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak' erakusketa, Iraunkortasunari hamaika begirada ekimenaren barruan. Debagoiena 2030 iraunkortasun sareak sorturiko eta eskainiriko erakusketa. Goiz eta arratsalde: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Oinarriak ikusgai daude udal webgunean. Kartel proposamenak hilaren 24ra bitartean aurkez daitezke. Lanek originalak beharko dute eta esaldi hau izan beharko dute: Ferixa Nagusiko Jaixak 2024 Elgeta. Herritarrek aukeratuko dute irabazlea, online egingo den bozketa bitartez. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du.
San Martin jaiak iragartzeko kartel eta lelo lehiaketak antolatu ziren apirilean zehar. Parte hartu duten kartelak eta leloak ikusteko aukera egongo da maiatzaren 17tik 24ra bitartean kultura etxeko ordutegian.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.